AURKEZPENA
Sekuentzia didaktiko honen asmoa da ikaslea konturatzea ikusteko urritasuna duen pertsona batek bere ikastetxean eta bere gelan ikas dezakeela; betiere zenbait egokitzapen egiten badira eta irisgarritasun fisikoa eta informaziorako sarbidea bermatzen badira. Halaber, ikusteko urritasuna duten pertsonen laneratzea aztertzen da.
Unitatea 6-8 saiotan egiteko pentsatuta dago, kontzeptuen bloke bakoitza saio bakoitzean aztertuz. Hasieran garraiobideen sarrera egingo da eta bukaeran urritasuna duten pertsonen etorkizun profesionala aztertuko da.
HELBURUAK
- Ikusteko urritasuna duten pertsonek eguneroko jarduerak egitean dituzten arazo eta zailtasunen aurrean sentikor agertzea.
- Banakako eta taldekako kontzientzia sustatzea ikusteko urritasuna duten pertsonekin, gizarte inklusiboa lortze aldera.
- Ikusteko urritasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzea eta bizi-kalitatea hobetzea.
- Ikusteko urritasuna duten pertsonekin amultsutasun, enpatia eta laguntza izaera sustatzea.
- Irakur-idazketak errazten dituzten aplikazio eta sistema informatikoak eta ikusteko urritasuna duten pertsonei informazioa lortzen laguntzen dietenak ezagutzea.
EDUKIAK
| KONTZEPTUAK |
PROZEDURAK |
JARRERAK |
- Braille.
- Ikusteko urritasuna duten pertsonei irakur-idazketak errazten dizkieten aplikazio informatikoak.
- Ikastetxe eta liburutegietako eragozpen arkitektonikoak.
- Garraiobideetako eragozpenak.
- Laneratzeko aukerak.
|
- Ikusteko urritasuna duten pertsonen irisgarritasun-arazoak konpontzeko irtenbideak bilatzea
- Eguneroko bizitzako arazoak aztertzea ikusteko urritasuna duten pertsonekin
- Itsuen sarbidea eragozten duten kaleko eragozpen arkitektonikoak identifikatzea.
- Ikusteko urritasuna duten pertsonek lan-esparruan dituzten aukeren azterketa.
|
- Ikusteko urritasuna duten pertsonen beharrak baloratzea
- Itsuak ikastetxe eta liburutegietan sartzea eragozten duten oztopo arkitektonikoen azterketa kritikoa.
- Ikusteko urritasuna duten pertsonek informazioa ikusteko eskubidea defendatzea.
- Enpatiazko jarrerak izatea ikusteko urritasuna duten pertsonekin.
|
METODOLOGIAREN PLANGINTZA
Sekuentzia didaktikoa gaikako bost bloketan egituratuta dago:
- IKASGELAN
- IRAKURRI ETA IDAZTEN DUT
- TEKNOLOGIEK LAGUNTZEN NAUTE
- LIBURUTEGIAN
- NIRE ETORKIZUN PROFESIONALA
Sekuentzia didaktikoaren hasieran sarrera orokorra dago, gogoeta egiteko zenbait galderarekin eta gaikako bloke bakoitzerako estekarekin. Ikasleak egoki deritzon ordenan lan dezake gaikako bloke bakoitza.
Unitatearen amaieran, behin gaikako lau blokeak landuta, handitzeko jarduera bat eta autoebaluazio-galdeketa proposatzen dira. |
|
GAITASUNAK
Irakasleak, egindako jardueren bidez, gaitasun hauek garatzen lagundu beharko dio ikasleari:
- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
- Kultura zientifiko eta teknologikorako gaitasuna
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
- Informazioa tratatzeko gaitasuna
- Teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
- Kultura- eta arte-gaitasuna
- Ikasten ikasteko gaitasuna
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
|
BALIABIDEAK
| |
BALIABIDEAK |
- 0. Sarrera
- Gogoeta egin
- Handitzea: taldeka ikertu
- Autoebaluazioa
|
|
- 1. Ikasgelan
- Banakako jarduera (3)
- Taldekako jarduera (1)
|
|
- 2. Irakurri eta idazten dut
- Banakako jarduera (4)
- Taldekako jarduera (1)
|
|
- 3. Teknologiek laguntzen naute
- Banakako jarduera (2)
- Taldekako jarduera (4)
|
|
- 4. Liburutegian
- Banakako jarduera (3)
- Taldekako jarduera (1)
|
|
- 5. Nire etorkizun profesionala
- Banakako jarduera (1)
- Taldekako jarduera (2)
|
|
EBALUAZIOAREN PLANGINTZA
Ebaluazio formatiboa proposatzen da. Besteak beste, ikerketa-lanak berrikusiko dira, eta elkarrekin egindako lanetan duten partaidetzaren eta jardueretan lortutako emaitzen jarraipena egingo da.
Hartarako, zenbait ebaluazio-irizpide aurkeztuko dira, ikasleek zer ebaluatuko zaien jakin dezaten eta irakasleak ebaluazioa egiteko erreferentzia bat izan dezan.
Hauek dira ebaluazio-irizpideak:
- Badaki zer eragozpen dituzten ikusteko urritasuna duten pertsonek garraiobideetan.
- Ezagutzen du Braille hizkuntza eta identifikatzen ditu hizkuntzaren zenbait sinbolo.
- Ulertzen du zer behar dituzten ikusteko urritasuna duten pertsonek irakur-idazketak ikastean.
- Baloratzen du ikusteko urritasuna duten pertsonek informazioa ikusteko dituzten eskubideak defendatzearen garrantzia.
- Ulertzen du ikusteko urritasuna duten pertsonek liburutegietara sartzeko dituzten beharrak zein diren.
- Ezagutzen ditu ikusteko urritasuna duten pertsonek ikastetxean irisgarritasuna eta autonomia errazteko dituzten tresnak.
- Badaki zer aukera dituzten ikusteko urritasuna duten pertsonek lan-esparruan.
- Berak bakarrik ikertzen du sareko hainbat informazio-iturritan.
- Egiten ditu informazioa laburtzeko eta haren analisi kritikorako jarduerak.
- Laguntzen du lan-taldetan lanak egiteko
Halaber, autoebaluazio-galdeketa bat ere du eskura ikasleak, ikasitakoaren maila eta taldekako jardueretan izandako inplikazio maila ebaluatzeko.