Anterior

AURKEZPENA

Sekuentzia didaktiko honen asmoa da ikasleak ikusteko urritasuna eragiten duten faktoreak ezagutzea eta zer mailatan gara daitezkeen jakitea. Halaber, ikusteko urritasuna duten pertsonen beharren eta aukeren aurrean ikaslea sentikor agertzea da helburua. Helburua da ikuspegi positiboa ematea, eta arazoak konpontzeko modura (eragozpen arkitektonikoak, esaterako) mugatzea eta urritasun hori duten pertsonekin elkarbizitza normala izan dezagun sustatzea.

HELBURUAK

EDUKIAK

KONTZEPTUAK PROZEDURAK JARRERAK
  • Ikusmen-urritasun motak
  • Ikusteko urritasunaren arrazoi posibleak
  • Ikusteko urritasuna duten pertsonen higiene pertsonaleko ohiturak
  • Kolorimetroa
  • Daltonismoa
  • Ikusteko urritasuna duten pertsonen irisgarritasunean laguntzen duten neurriak
  • Txakur gidaria
  • Etxeko egokitzapenak ikusteko urritasuna duten pertsonak
  • Ikusteko urritasuna duten pertsonen irisgarritasun-arazoak konpontzeko irtenbideak bilatzea
  • Eguneroko bizitzako arazoak aztertzea ikusteko urritasuna duten pertsonekin
  • Itsuen sarbidea eragozten duten kaleko eragozpen arkitektonikoak identifikatzea
  • Ikusteko urritasuna duten pertsonen beharrak baloratzea
  • Itsuen sarbidea eragozten duten oztopo arkitektonikoen azterketa kritikoa egitea
  • Ikusteko urritasuna duten pertsonen eskubideak defendatzea
  • Enpatiazko jarrerak izatea ikusteko urritasuna duten pertsonekin

METODOLOGIAREN PLANGINTZA

Sekuentzia didaktikoa gaikako lau bloketan egituratuta dago:

  • EGUNERO GARBITZEN DUT NEURE GORPUTZA
  • EGUNERO JANZTEN NAIZ
  • EGUNERO IRTETEN NAIZ KALERA
  • NOLAKOA DA NIRE ETXEA?

Sekuentzia didaktikoaren hasieran sarrera orokorra dago, gogoeta egiteko zenbait galderarekin eta gaikako bloke bakoitzerako estekarekin. Ikasleak egoki deritzon ordenan landu dezake gaikako bloke bakoitza.

Unitatearen amaieran, behin gaikako lau blokeak landuta, sakontzeko bi jarduera eta autoebaluazio-galdeketa proposatzen dira.

 

GAITASUNAK

Irakasleak, egindako jardueren bidez, gaitasun hauek garatzen lagundu beharko dio ikasleari:
  • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
  • Kultura zientifiko eta teknologikorako gaitasuna
  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
  • Informazioa tratatzeko gaitasuna
  • Teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
  • Kultura- eta arte-gaitasuna
  • Ikasten ikasteko gaitasuna
  • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

BALIABIDEAK

  BALIABIDEAK
  • 0. Sarrera
    • Gogoeta egitea
    • Sakontzea: taldeka ikertu eta elkarrekin esperimentatuko dugu
    • Autoebaluazioa
  • 1. Egunero garbitzen dut neure gorputza
    • Banakako jarduera (1)
    • Taldekako jarduera (1)
 
  • 2. Egunero janzten naiz
    • Banakako jarduera (4)
  • 3. Egunero irteten naiz kalera
    • Banakako jarduera (5)
    • Taldekako jarduera (2)
  • 4. Nolakoa da nire etxea?
    • Banakako jarduera (1)
    • Taldekako jarduera (1)

EBALUAZIOAREN PLANGINTZA

Ebaluazio formatiboa proposatzen da. Besteak beste, ikerketa-lanak berrikusiko dira, eta elkarrekin egindako lanetan duten partaidetzaren eta jardueretan lortutako emaitzen jarraipena egingo da.

Hartarako, zenbait ebaluazio-irizpide aurkezten dira, ikasleak zer ebaluatuko zaion jakin dezan eta irakasleak ebaluazioa egiteko erreferentzia bat izan dezan.

Hauek dira ebaluazio-irizpideak:

Halaber, autoebaluazio-galdeketa bat eskura du ikasleak, ikasitakoaren maila eta taldekako jardueretan izandako inplikazio-maila ebaluatzeko.

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
Ampliar el textoReducir el textoImprimir