Zer iradokitzen dizu “ikusteko urritasuna" terminoak? Ziur asko, itsuak diren pertsonak etorriko zaizkizu berehala burura. “Ikusteko urritasuna” terminoak gauza gehiago ekartzen ditu.
Pertsona bat desgaitua dela diogu jarduera edo eginkizun arrunt bat ezin badu egin edo egitea kostatzen bazaio. Hori gerta daiteke funtzio intelektual edo fisikoetan arazoak izateagatik. Zehazkiago, ikusteko urritasuna duen pertsona bat ongi ikusteko zailtasunak dituen pertsona da.
Hala ere, hainbat ikusteko urritasun maila dago. Pertsona batek ikusteko urritasuna duela diogunean, pertsona itsua edo ikusmena txikiagotuta duen pertsona izan daiteke. Eta ikusmena txikiagotzeak ikusmen-zolitasunaren txikiagotzea edo ikuseremuaren txikiagotzea ere ekar litzake.
Jarraian zenbait galdera egingo dizkizugu, gogoeta egin eta zure ikaskideekin horiei buruz hitz egin dezazun.
Unitate honetan, ikusteko urritasuna duen pertsona batek eguneroko ekintzak nola egiten dituen jakingo dugu. Bloke bakoitza aztertzea gomendatzen dizut, ikusteko urritasuna duten pertsonak hobeto ezagutzeko.
1. IKERTU TALDEKA: Bilatu begiari eta ikusmenari buruzko informazioa 3 edo 4 laguneko taldeetan. Horretarako, egin powerpoint bat, gehienez 15 diapositibarekin, eta azaldu kontzeptu hauek:
2. ELKARREKIN EGINGO DITUGU ESPERIMENTUAK: Orain ikusiko dugu itsu batek nola dakien edalontzi bat beteta ala hutsik dagoen. Guztiok hartu behar duzue edalontzi bat eta ur-botilatxoa, eta hau egiten saiatu behar duzue: edalontzia urez bete eta edan. Edalontzia betetzen ari zineten bitartean, jausi al zaizue ura? Noiz edo nola jakin duzue edalontzia beteta zegoela? Nola jakin duzue hutsik zegoela? Bideo bat grabatu: Gelan praktikatu eta gero, tresna guztiak berriro hartu, eta begiak estaliko dituzue; orduan, beste lagun batek bideoan grabatuko zaituzte jaten eta ura edaten. Jarraian, egindako bideoa gehitu.
Egin klik hemen ariketa deskargatzeko eta bideoa eransteko.
Ebaluatu zure jarduna unitatean hemen.