AISIALDIA EMATEKO MODUAK
Aisialdia oso garrantzitsua da guztiontzat, norbera garatzen eta gizarteratzen laguntzen baitu.
Itsuek ere badituzte aisialdia emateko moduak: kirola egiten dute, zinemara edota kontzertuetara joaten dira, bideo-jokoetan jokatzen dute... Baina uste duzu ikusmen urriko pertsonek aisialdian edozer egin dezaketela?
HAUSNARTU
Jarraian hainbat gai proposatuko dizkizugu, hausnar ditzazun eta ikaskideekin hitz egin dezazun.
- Zer egiten duzu aisialdian? Zer jarduera duzu gustukoen astialdian egiteko?
- Ikusmen urriko pertsona batek zuk egiten dituzun jarduera berak egin ditzake?
- Zer behar du pertsona batek jarduera horiek egiteko?
GARAPENA
Unitate honetan, ikusmen urriko pertsonen ikuspegitik aztertuko ditugu aisialdirako hainbat modu. Ikusmen-urritasunak hainbat jarduera baldintzatu bai, baina eragotzi ez dituela egiten ikusiko dugu. Ikusmen urriko pertsonak hobeto ezagutzeko honako sail hauek aztertzea gomendatzen dizugu.
|
|
ATALAK
|
GEHIAGO JAKITEKO JARDUERAK
TALDE-LANA: Lauzpabost laguneko taldetan lan egitea proposatuko dizuegu, eta honako urrats hauei jarraituz 10-15 minutuko film labur bat egitea:
- 1. Film laburra egiteko gaia proposatu, pertsonaiak sortu eta antzezlekuak irudikatu.
- 2. Film laburraren gidoia idatzi.
- 3. Interpretaziorako rolak banatu.
- 4. Film laburra grabatu, irudi eta soinuarekin.
- 5. Audio-deskribapena grabatu, film laburraren xehetasun guztiekin.

Amaitzen duzuenean, talde bakoitzak besteen aurrean aurkeztuko du, lehenik film laburraren audio-deskribapena eta, bigarrenik, irudia eta soinua duen grabazioa.
Igo bideoa
hemen.
AUTOEBALUAZIOA
Ebaluatu zure jarduera hemen.