 |
Ipuina entzun ondoren, esaiezu eskua altxatzeko erosketak egitera joaten direnei eta salgaiak etxera non eraman ez dutenei. Ez utzi taldeari otzara ikusten. Eskuak jaisten dituztenean, esaiezu 1etik 40ra arteko zenbaki bat esateko. Hori egin baino lehen, paper batean zenbaki bat idatzi beharko duzu, ondoren erakusteko. Paperean idatzi duzun zenbakia asmatzen duenari otzara emango diozu eta eskolako jolastokitik otzara besoan daramala ibiltzeko eskatuko diozu.
Ibilaldia bukatzen duenean, esaiezu gainerakoei txalo egin diezaiotela, eta etorri berriari galde iezaiozu nola sentitu den. Ez ahaztu haren erantzunaren zergatiak aurkitu behar dituzula. Gainerakoek hautatuak izan balira zer sentituko zuten adierazi beharko dute. |