ePrevencion
Laburpena

Danik untxi-hortzak ditu eta ikaskideek adarra jotzen diote. Entrenatzaileak hortz-handia izatea ez dela beraren errua azaltzen dio. Bestela izango litzateke hortzak garbituko ez balitu eta “bakailao” deituko baliote. Sudurluzea, txikia edo belarrihandia izatea ez dago gure esku. Txukuna izatea, ordea, bai.

 

desarrollo

video
1

Ikusi “Untxia beti eta beti” istorioa


2

Ipuina entzun ondoren, hobeto ezagutuko dugu elkar. Bakoitzak bere aurpegia ispiluan ondo aztertu ondoren, gogokoen duen zatia aukeratuko du.


3

Gero, txandaka, zati hori zergatik aukeratu duen azaldu beharko du. Ondoren, ariketa errepikatuko dute, baina oraingo honetan, gutxien gustatzen zaien zatia aukeratu beharko dute ikasleek, eta zergatik azaldu. Danik bezala, adarra jotzen dietenean, sentitzen dutenaz hitz egin ahalko dute.