ePrevencion
introduccion

Drogen kontsumoaren aurrean zentzuzko erabakiak hartzeko, aldez aurretik jakin behar da zeintzuk diren kontsumo horrek sortutako loturak. Zentzuzko erabakiak hartzeko, ezagutza horrek oihartzuna izan behar du pertsonen emozioetan, eskura duten informazioaren arabera jokatu ahal izateko.

Autonomiaz erabakitzeko, norberaren bizimodua garatzeko eta bizimodu horri eusteko moduko eskumenak izan behar dira. Bizimodu horrek lotura estua izan behar du taldearekin, baina zorrik gabekoa izan behar da eta norberaren ezaugarri bereizgarriak errespetatu behar ditu.

Autoestimuak konfiantza ematen digu gure erabakietan, bai erabaki horiek hartzeko zein mantentzeko orduan. Hori dela eta, garrantzitsua da geure buruak ezagutzea eta geure buruak maitatzen ikastea, gure ezaugarririk positiboenak eta hobetu daitezkeen ezaugarriak onartuz.

 

tareas

Autorretratua

Argi dago pertsona bakoitza desberdina dela, baina, batzuetan, desberdintasun hori defizit gisa sentitu daiteke, taldetik bereizten gaituen gabezia gisa. Baina, zer da talde bat, pertsona desberdinen multzoa ez bada? Aztertu dezagun gure ezaugarrien gainean dugun pertzepzioa.

“Baliabideak” atalean aurkituko duzuen aplikazio informatikoa erabiliz, egin ezazue collage erako autorretratu bat. Jarri sormen-lan horiek ikasgelako wikian.

Inspirazio gisa, collage eran egindako erretratuen lotura bat gehitu dugu.

tiempo   Iraupena: 60 min

Galeria

Egin erakusketa bat sormen-lan guztiekin, eta baloratu ikasgelako gainerako pertsonen autorretratuak. Komentarioak idatziz jarriko dira wikian; bertan, aldez aurretik, argazkiak egongo dira jarrita.

Hausnarketa pertsonala

Nola ikusten duzu zure autorretratua? Zertan pentsatu duzu lan hori egiteko orduan? Zure zein ezaugarri nabarmenduko zenituzke? Zer da beste erretratuetatik gehien gustatu zaizuna? Zure ustez, zein ezaugarri hobetu beharko zenuke? Nola egin zenezake hori? Nork lagundu zaitzake hobekuntza-prozesu horretan?

Egin idazlan bat, gehienez ere orrialde batekoa, galdera horiei erantzunez eta interesgarriak direla uste duzun beste hausnarketa batzuk plazaratuz.

 

recursos

Autorretratua

Aplikazioa   Inspiratzeko   Wikia

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • 1. dokumentu indibiduala: autorretratua.
  • 2. dokumentu indibiduala: beste autorretratuen gaineko komentarioak.
  • 3. dokumentu indibiduala: ariketari buruzko idazketa hausnartua.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Ideien originaltasuna.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Talde-lana.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.