|
![]() |
![]() Gure sinesmenek neurri handi batean baldintzatzen dute errealitatea ikusteko dugun modua. Sinesmen horiek gure eguneroko bizimoduan ikasten ditugu, eta geure inguruneko pertsonekin ditugun harremanen eta komunikabideetatik jasotzen ditugun mezuen ondorioz sortzen dira gehienak. Pertsona batek gizarteko objektuei buruz (drogak, gure kasuan) garatzen dituen sinesmenek eragina dute bere jokabidean, eta objektu horren alde edo kontra jartzen dute. Beraz, sinesmenak ez dira neutralak, garrantzi praktiko eztabaidaezina dutelako. |
![]() Nire irizpideen araberaDrogei dagokienez, mito, topiko eta uste irrazional asko daude, eta komenigarria da horiek guztiak zalantzan jartzea. Dokumentu honetan, mitoak izan daitezkeen edo izan ez daitezkeen zenbait baieztapen aurkituko dituzu. Erantzun zure iritziaren arabera.
Nire iritziak kontrastatzeaNola uste duzu joan direla zure erantzunak? “Baliabideak” ataleko webguneetan, aurreko ariketa nola joan den jakiteko behar den informazio guztia aurkituko duzu. Elkartu zaitezte 4 edo 5 laguneko taldeetan, eta bila itzazue erantzun zuzenak. Sortu ezazue beste taula bat; bertan, aurreko ariketako baieztapenak desmitifikatzen lagunduko duten argumentuak idatzi behar dituzue.
Nondik datoz nire iritziak?Iritzietan, elementu asko sartzen dira: emozioak, esperientziak, balioak, hurbileko pertsonak… Zeintzuk dira gehien eragiten dizuetenak? Talde txikietan elkartuta, eztabaidatu ezazue drogei buruzko iritzien jatorriari buruz. Amaitzeko, idatz ezazu orrialde bateko narrazioa, kontatuz nola jar daitekeen zalantzan iritzi faltsu bat. Alegiazko narrazioa denez, pertsonaia errealak edo fikziozkoak sartu ditzakezu.
|
![]() Nire iritziak kontrastatzea
|
![]() Lan hauek ebaluatuko dira:
Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:
|