|
![]() |
![]() Aukera guztien abantailak eta desabantailak aztertutakoan, egoera bakoitzean egokiena omen den erantzuna aukeratzeko gai izatea eta autonomiaz egitea (gainerakoen iritziak kontuan hartuta, baina nork bere iritziei eutsita) ariketa garrantzitsua da oso. Erabakiak hartzeko modua eta hartutako erabakien mota baldintzapen ugaritara daude lotuta. Dena dela, ikasi egin daitekeen prozesua da. Drogei dagokienez, prozesu hori hobetzea da, neurri handi batean. |
![]() Nola erabakitzen da?Egunero hartzen ditugu erabakiak. Batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira, baina etengabe ibiltzen gara erabakitzen. Ez erabakitzea erabakitzen badugu ere, erabaki bat hartzen ari gara. Baina pertsona guztiok ez dugu sistema bera erabiltzen erabakiak hartzeko orduan. Erabakiak hartzeko hiru modu entseatuko ditugu. Ariketa honetan, arazo bat planteatu eta hiru konponbide-mota bilatu beharko dituzue. Konponbideetako bat oldartsua da, beste bat ohiturazkoa, eta hirugarrena arrazoitua. Amaitzeko, adierazi beharko duzue zer uste duzuen gertatuko dela, aurreko hiru aukera posibleetako bakoitza aukeratuz gero. Elkartu zaitezte 4 edo 5 laguneko taldeetan, eta bete ezazue taula hau denek batera.
Egoera aztertuZein izan da hartzea gehien kostatu zaizuen erabakia? Zeinek eman ditu lortu nahi zenituzten ondorioak? “Baliabideak” atalean aurkituko dituzuen webguneen laguntzarekin, erabakiak nola hartu behar diren ikasiko duzue. Idatz ezazue zer iruditu zaizuen garrantzitsuena, erabaki handiak hartu behar dituzuenean ohar horiek erabil ahal izan ditzazuen. Horretarako, “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen tresna informatikoa erabil dezakezue. Ariketa hau taldeka edo bakarka egin dezakezue, baina gogoratu ezazue, taldean lan eginez gero, pertsona guztiek egin behar dutela ekarpenen bat. Antolatu zaitezte, hala izan dadin. Gomendagarria da marrazki edo irudiren bat sartzea, erabakimen-prozesua eta edukia hobeto ulertu ahal izateko.
Zertarako balio du erabakiak hartzen ikasteak?Erabil ezazu aurreko ariketan sortu duzuen laburpena, galdera honi erantzun ahal izateko. Idatz itzazu gai honi buruz egin dituzun gogoetak, gehienez ere orrialde bat erabiliz. Ondo egongo litzateke zure idazketan adibideak jartzea, adierazi nahi duzuna hobeto ulertu ahal izateko.
|
![]() Egoera aztertu
|
![]() Lan hauek ebaluatuko dira:
Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:
|