ePrevencion
introduccion

Gizakien garapeneko etapa da nerabezaroa. Bertan, nortasuna bilatzeko, berdinen taldearen zati baten onarpena lortu behar da, neurri handi batean. Nerabeek besteekin duten harremanean onartzen dute euren burua, besteak ere, eurak bezala, gizarte nortasunaren bila badabiltza ere.

Goazen, bada, bizimoduak berdintzeko agertzen den joerari buruzko hausnarketa egitera.

 

tareas

Nire eragin-esparruak

Gure gustu, disgustu, iritzi, sinesmen... guztien atzean, eragin gaituen egoera, pertsona edo esperientziaren bat dago. Sarri askotan, eragin horiek ihes egiten digute, eta, ondorioz, ez gara beraietaz konturatzen. Eragin horien pista jarraitzen saiatuko gara.

Modu indibidualean, egizue mapa kontzeptual bat. Erabil ezazue “Baliabideak” atalean aurkituko duzuen aplikazioa.

Ariketa honetarako gida gisa, hona hemen pista pare bat: hasteko, musika, moda, zinema eta antzeko gaietan dituzuen gustuak idatz ditzakezue, eta, hortik, zenbait hari atera ditzakezue, adieraziz nola uste duzuen eskuratu dituzuela gustu horiek. Gehitu itzazue eragin-esparru horietan funtsezkoak izan direla uste duzuen pertsonak eta egoerak ere.

tiempo   Iraupena: 30 min

Gainerako pertsonei begiratuz

Pantailan zuen mapa kontzeptuala mantenduz, paseatu ezazue ikasgelatik, beste mapa batzuk ikusteko. Aniztasuna hortxe bertan dago!

Idatz itzazu atera dituzun ondorio nagusiak, bai zure eragin-mapari dagokionez zein beste mapa batzuekin aurkitu dituzun desberdintasun eta antzekotasunei dagokienez.

tiempo   Iraupena: 30 min

 

recursos
bubbl.us/..        

 

evaluacion

Lan hauek ebaluatuko dira:

  • 1. dokumentu indibiduala: eragin pertsonalei buruzko mapa kontzeptuala.
  • 2. dokumentu indibiduala: norberaren mapari buruzko idazketa hausnartua eta beste mapa batzuekin egindako konparazioa.

Ebaluazio honetarako, puntu hauek hartuko dira kontuan:

  • Gaiaren ulermena.
  • Ideien originaltasuna.
  • Hizkuntzaren erabilera ona (puntuazio-zeinuen erabilera, erabilitako hitzen aukeraketa zuzena, ortografia).
  • Egindako hausnarketa-maila.
  • Denboraren erabilera lan bakoitzean.